Skip to main content

AMETeko kideak DBH 2. mailako ikasleekin

Irudia
AMET

Aloña mendiko espeleologia taldeko (AMET) kideen bisita izan genuen aurreko astean. Taldekideek egiten duten lanaren berri eman ziguten eta horrekin lotutako bideo eta irudi ederrak ikusi ahal izan genituen.

Bisita hau gelan landu dugun ‘Karsting’ PROIarekin lotuta dago: bertan gure ingurune karstikoa ezagutu eta balorean jartzen aritu gara. AMETeko lagunek lur azpian ezkutuan geratzen den mundu ezezagun eta liluragarri hori ezagutu eta baloratzeko aukera ederra eman digute. Mila esker, azaldu eta erakutsitako guztiagatik!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.