Skip to main content

LH 1. eta 2. mailakoak sendabelarrak ezagutzen

Irudia
Sendabelarrak

Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak, sendabelarren onurez ikasteko gogoz, gai honen inguruan aritu gara. Gelan sendabelarren hainbat aipamen jasotzeaz eta bilduma bat egiteaz gain, Maider Altuberen bisita izan genuen eta gai honen inguruan dituen ezagutzak partekatu zituen gurekin.

Natur eskolara ere joan ginen eta bertako hezitzaileekin sendabelar desberdinak ikusi eta jasotzeaz gain, bakoitzak sendabelarrez osaturiko herbario bat egin genuen.

Bukatzeko, hainbat landarerekin ukendua egin genuen, larruazalean izan ditzakegun arazoak sendatzeko. Zenbat gauza ikasi ditugun sendabelarrei buruz!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.