Skip to main content

San Martineko zuhaiztian LHko ikasleak, kantuan eta dantzan HHkoak

Irudia
San Martin

Ikasturteari amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako ikasleek irteera berezia egin zuten atzo San Martineko zuhaiztira. Eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten naturaren erdian, jolas eta barre artean. Talde giroan jardun zuten, elkarrekin jolasean eta hainbat jardueraz gozatzen, urte osoan zehar sortu duten harremana sendotuz. Egun borobila izan zen, ikasturteari amaiera emateko modu bikaina.

Haur Hezkuntzakoek, aldiz, kantu eta dantza emanaldia izan zuten goizean eta jai giroan pasa zuten goiza. Ongi pasa oporrak denok eta bueltararte!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.