Skip to main content

Txantxiku Ikastolak antolatuta, suaren bueltan dantzan eta kantuan

Irudia
Argazkia: GOIENA

Albistea: GOIENA (Oihana Elorza Gorostiza)

Mikel Laboa, Zetak edo Xabier Solanoren kantak entzun eta dantzatu dituzte udako solstizioaren ospakizunen gauean, San Juan sua piztu bitartean. San Juanetako koplak abestu dituzte txondorrak indarra hartu duenean.

Plaza ondoko jolasgunean prestatu dute txondorra egun argiz eta erabat ilundu aurretik eman diote su, 22:00etan. Mikel Laboaren Baga Biga Higa, Xabier Solanoren Erre zenituzten eta Zetak taldearen Akelarretan kantuen zati bana entzun dira segidan, bata bestearen segidan, Txantxiku ikastolako DBH2ko ikasleek suaren bueltan dantza egiten zuten bitartean. Inguruan, hesien atzean, hainbat herritar begira eta kantuan.

Txantxiku ikastolak antolatuta, eta Jose de Azpiazu musika eskolaren, Aita Madina txistulari taldearen eta Txinparta bertso eskolaren laguntzarekin egin dute San Juan sua, urteko gaurik motzenean. Txistulariek San Juan zortzikoa jo dute eta sanjuanetako koplak abestu dituzte herritarrekin; bertso eskolakoen koplak ere izan dira. Azkenerako, oraindik sua indartsu dela, inguratutako herritar asko atera dira suaren ondora dantzara.

GOIENAKO ARGAZKI GALERIA IKUSI
 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.