Skip to main content

Ikusiker ikerketan parte hartu dugu

Irudia
Ikusiker

Nor ikerketa taldeak, UPV/EHU, EITB, Tabakalera eta Kulturaren Euskal Behatokiaren babesarekin, urteak daramatza Ikusiker ikerketa burutzen. Honen helburua gazteek dituztek ikus-entzunezko kontsumoak eta IKTen erabilerak zelakoak diren jakitea, zenbat denbora dedikatzen dieten, zeintzuk diren gustukoenak dituzten edukiak, gehien erabiltzen dituzten sare-sozialak, nagusitzen diren hizkuntzak eta beste hainbat informazio.

Edorta Arana unibertsitateko irakasle eta ikerlaria asteartean izan zen gure Bigarren Hezkuntzako eraikinean, eta DBHko eta Batxilergoko maila bakoitzean gela batean pasa zien ikasleei ikerketak oinarri duen galdetegia. Inkesta horien emaitzak hurrengo txostenetan aztertu ahal izango ditugu!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.