Skip to main content

Beskoitzen azaroaren 15erako antolatutako jaialdia bertan behera geratu da

Irudia
Beskoitzeko jaialdia bertan behera

Aurreko asteetan kontatu dizuegu azaroaren 15erako elkartasun-irteera antolatu genuela Beskoitzera. Ikastolari laguntzeko musika jaialdia egitekoak ziren, Brigade Loco, Sorhots edota Somak taldeak tarteko. Eta Txantxiku Ikastolatik autobusa ere antolatu genuen.

Penaz, baina, adierazi behar dizuegu Beskoitzeko Ikatsolako lagunek jaialdia bertan behera uzteko erabakia hartu dutela azkenean, sarrera salmenta espero baino motelago zihoala kontutan hartuta, eta diru-galera posibleak ekidin aldera.

Gure aldetik, eskerrik asko bertaratzeko asmoa erakutsi duzuen guztioi. Guk Beskoitze eta Txantxiku ikastolen eta bi herrien arteko harremana sendotzen jarraituko dugu aurrerantzean ere.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.