Skip to main content

DBH 4. mailakoak Txema Hernández geologoarekin

Irudia
DBH 4. mailakoak Txema Hernández geologoarekin

Duela bi aste Cristina Enea fundazioko zuzendari eta geologian doktorea den Txema Hernandezen bisita izan genuen. Triasikotik Paleogenora arteko Euskal Herriko historia geologikoan bidai bat eginez, modu erakargarri eta dibertigarrian jaso zituzten ikasleek gelan azaldutako hainbat eduki; harri motak eta fosilak, besteak beste. Ba al zenekiten Goi Kretazeoan Euskal Herria sumendiz josia egon zela? Eskerrik asko Txema guregana etortzeagatik eta geologiarekiko pasioa ikasleei transmititzeagatik.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.