Skip to main content

Oñatiko erliebea ezagutzen Natur Eskolan

Irudia
Erliebea ezagutzen

Oñatiko inguruak gehiago ezagutzeko asmoz, LH 6-ko ikasleak Natur Eskolan izan ziren aurreko astean. Bertan, Oñatiko erliebearen ezaugarriak aztertzeko eta gure ingurunea hobeto ulertzeko aukera paregabea izan genuen. Natur Eskola barruan zein kanpoan aritu ginen: mapak, maketak eta ingurua behatzen aritu ginen, gure herriko mendiak, ibaiak, haranak… Egun zoragarria izan zen; asko ikasi eta primeran pasa genuen lagunen artean. Gure herriko ingurune aberatsaz goxatzeko eta gure herria eta natura hobeto ezagutzeko eta herriko paisaia hobeto ulertzeko aukera ezin hobea izan zen.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.