Skip to main content

Oñatiko kutsadura aztertzen

LH 5. mailakoek beraien proiektua gauzatzen jarraitzen dute.

Irudia
LH 5eko ikasleak Oñatiko kutsadura aztertzen Olakua auzoan.

Joan den astean Natur Eskolarekin irteera bat egin genuen ‘Hondakinak eta kutsadura’ gaiarekin lotuta LH 5. mailako ikasleok. Oñatiko kutsaduraren mapa osatu genuen, udalerriko bazter ezberdinak aztertuz. Irteeran zehar, herrian barrena ibilbide bat egin genuen eta inguruan zeuden elementu ezberdinak (zaborra, kea, zarata, usaia) behatu genituen, ondoren mapan koloreztatuz kutsaduraren mailaren arabera.

Oso esperientzia interesgarria izan zen, gure herriaren egoera gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea eskaini zigulako!

Ikasle bat Oñatiko kutsaduraren mapa betetzen

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.