Skip to main content

Auzolanean Oñati garbitzen!

Oñatiko kutsadura mapa egin ostean, LH 5eko ikasleak herria garbitzen ibili dira.

Irudia
LH 5eko ikasleak Oñati garbitzen

LH 5eko ikasleok Oñati hobetzeko auzolan bat antolatu genuen eta lurreko hondakinak bildu genituen herriko hainbat tokitan, gure herria garbi mantentzeko asmoz: ikastolaren ingurua, plaza, Bidebarrietako inguruak, Kale Barria, Korreos...

Auzolana duela bi asteko egubakoitz arratsaldean egin genuen, eta bildutako hondakin guztiak argazkian ikusi daitezke. Amaitzeko, auzolanaren berezitasuna kontuan hartuta, arratsaldea askari goxo batekin bukatu genuen.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.