Skip to main content

DBH 3 Galdegazte saiorako prestatzen

Orain, 6 ikasleri saioa bertatik bertara ikusi eta bizitzea tokatzen zaie, protagonista bihurtzea.

Irudia
Galdegazte

Urteroko legean, Goiena Telebistako ‘Galdegazte’ saioan parte hartuko dugu DBH 3. mailako ikasleok. Hasteko, aurkezle Imanol Beloki lankide batekin etorri zaigu ikastolara, eta saioaren nondik norakoak azaldu dizkigute: helburua, formatua, grabazioen gora-beherak...

Orain, bertatik bertara ikusi eta bizitzea tokatzen zaigu, protagonista bihurtzea. Horretarako, ataletako baten grabazioan inplikatu nahi dugun ikasleon artean zozketa egingo dugu, eta ateratzen diren 6 lagunak, hemendik aste batzutara, Arrasatera joango dira, Goienaren instalakuntzak ikusi, saioan zein famatu elkarrizketatuko duten erabaki eta gidoiari lehen ukituak ematera. Ostean, grabazio eguna iritsiko da eta telebista aurkezle eta ekoizle bihurtuko gara!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.