Skip to main content

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gaiari buruz hausnartu eta arropetan eramateko xingola edo lazoak egin ditugu, eta plazan ekitaldi berezi bat burutu.

Irudia
Azaroak 25

Aste honetan, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izan da eta Txantxiku ikastolan, egun horren garrantziaz jabeturik, hainbat ekintza burutu ditugu. Batetik, etapa ezberdinetan, gaiari buruz hausnartu eta arropetan eramateko xingola edo lazoak ere egin ditugu, egun guztian zehar presente izateko.

Bestetik, BHko ikasleek leloak eta pankartak egin dituzte, gero plazara eramateko. Han, BHko ikasle eta irakasle guztiak elkarturik, “Aurre egingo dizuten emakumeak” kanta abestu dugu, denak beltzez jantzita eta ikasleek egindako lazo moreekin. Halaber, arazoari aurre egiteko denon elkartasunaren garrantziaz azpimarratzen duen mezua irakurri dugu. Benetan hunkigarria izan da!

BIDEOA IKUSI

 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.