Skip to main content

‘Ekarpen txikiña, eragin haundixa’ Kanpaina solidario arrakastatsua

Irudia
‘Ekarpen txikiña, eragin haundixa’ Kanpaina solidario arrakastatsua

Aurreko astean esan bezala, DBH 3ko ikasleek ‘Ta zer ez da berdin’ PROIaren amaieran, eta “Nola izan gaitezke aktiboago gure herriaren ongizatea bultzatzean?” galderari erantzunez, kanpaina solidarioa antolatu dute.

Atzo, eguenez, materiala bildu eta sailkatu egin zuten. Gaur, aldiz, banaketa lanetan aritu dira. Jasotako arropa eta oinetakoak Oñatiko Zehar zentrora eraman dituzte, jostailuak Arrasateko EMAUSera, eta eskolako materiala ikastolan geratuko da beharra duten ikasleek erabaili ahal izateko.

Beste behin, Txantxiku Ikastolako komunitatearen solidaritatea eskertu beharrean gaude. Mila-mila esker parte hartu duen guztioi!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.