Skip to main content

‘Ekarpen txikiña, eragin haundixa’ kanpaina solidarioa abenduaren 18an

Irudia
Ekarpen txikiña, eragin haundixa

DBH 3ko ikasleok ‘Ta zer ez da berdin’ PROIaren amaieran, eta “Nola izan gaitezke aktiboago gure herriaren ongizatea bultzatzean?” galderari erantzunez, kanpaina solidarioa antolatu dugu. PROIan zehar hainbat atal ezerdin landu ditugu, besteak beste, sistema politikoak eta ongizate estatuak zer diren, eta horien garrantzia.

Kanpaina horretan hiru bilketa egingo ditugu: neguko arropa, zapata eta barruko arropak, jostailuak eta liburuak, eta eskola-materiala. Bildutakoa Oñatiko Zehar Larrañako zentrora eta Arrasateko EMAUSera bideratuko dira, beharra dutenengana irits dadin. Kanpaina abenduaren 18an egingo da, 9:45–12:45 eta 14:30–16:30 artean, Ikastolako atean (Gazteleku ondoan). Zuen laguntza eta parte-hartzea eskertzen dizkizuegu.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.