Skip to main content

Gabon giroa zaharren egoitzan eta eguneko zentroan

Irudia
Gabon giroa zaharren egoitzan  eta eguneko zentroan

Abenduaren 18an, herriko zaharren egoitza eta eguneko zentroa bisitatzeko aukera izan dugu, Gabonetako kantuak abestuz bertako egoiliarrengan eta erabiltzaileengan alaitasuna zabaltzeko asmoz. Oso esperientzia hunkigarria eta aberasgarria izan da guztiontzat. Ikasleek ilusioz eta arduraz prestatu dituzte kantuak, eta emanaldiak harrera beroa izan du. Bertaratutako adinekoek poz handiz entzun dituzte gabon-kantak, eta une atsegin eta hunkigarriak partekatu ahal izan ditugu elkarrekin.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleei, euren jarrera eta parte-hartzeagatik, zein egoitzako eta eguneko zentroko langileei, harreragatik. Guztion oroimenean geratuko den esperientzia izan da.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.