Skip to main content

Gabonetako saskiaren irabazlea: Aimar Ferreiro Garciak saldua

Irudia
Gabonetakos askiaren irabazlea: Aimar Ferreiro Garciak saldua

Gabonetako oporrak hartu aurretik, abenduaren 19an, egubakoitzez, ohiko azoka burutu genuen, eta bertan egin zen Gabonetako saksiaren zozketa. Zenbaki irabazlea 04151 izan zen, eta ordezkoa 01814.

Asteburuan jendeak izan zuen etxean gordetako boleto pila horretan begiratzeko tartea, eta astelehenerako, agertu zen zenbaki irabazlea saldu zuen ikaslea: DBH 2. mailako Aimar Ferreiro Garcia.

Gainera, etxean geratu den boletoetako bat izan da sariduna, beraz, zorionak Aimarri eta familiari; Gabonetako bazkari-afarietan dena bukatu ez baduzue, gozatu datozen egunetan ere!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.