Skip to main content

Presio estetikoa ardatz DBH 2. mailan

Irudia
Presio estetikoa ardatz DBH 2. mailan

Eguaztenean, Hezkidetza lantaldeak proposatuta, Patata Tropikala Antzerki Laborategiko Judith Poves eta Iker Echarri DBH 2. mailako ikasleongana etorri ziren “Eta hala ez bazan? Edurnezuri” antzezlana aurkeztera. Istorio ezagunetik haratago, gaur egungo gizartean irudikatu dute ipuina eta erreinuko ederrena izateak dakarren presioaz aritu dira. Zer eragin izango luke pozoitutako sagarrak gaur egun? Bada, sare sozialetako filtroak betirako izateko balio duela irudikatu dute Patata Tropikalekoek.

Antzerki saioaren ostean, ikasleok ibili gara gidoilari lanetan eta gaiarekin lotutako moldaerak egin dizkiogu jatorrizko istorioari eta aktoreek horiek inprobisatu dituzte. Ikasleok oso ondo pasatu dugu saioan eta, gainera, hausnarketarako balio izan digu. Eskerrik asko!!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.