Skip to main content

Uxoa Irigoienekin kirolaz eta osasunaz solasean

Irudia
Uxoa Irigoien

Eguaztenean Oñatin bizi den Uxoa Irigoien getariarraren bisita izan dugu DBH1eko ikasleok. Uxoak mendi lasterkari eta arraunlari bezala izan duen ibilbidea kontatu digu. Bere kontakizunean, kirola, arrakasta eta osasunaren gaiak agertu zaizkigu, eta beraien arteko loturak esplikatu dizkigu, bere bizipenetan oinarrituta. Arrakasta kirol emaitzekin soilik lotzearen arriskuak eta kirola egitea muturreraino eramateak osasun mota ezberdinengan (fisikoa, mentala, soziala, emozionala…) ekar ditzakeen ondorioak azaldu dizkigu. “Batzen” izeneko lehen PROIan landutakoa gogoratzeko aukera bikaina eskaini digu. Oso gustura egon gara berari entzuten. Mila esker, Uxoa!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.