Skip to main content

DBH 3-ko ikasleak Zehar elkartea ezagutzen

Irudia
DBH 3. mailako ikasleak Oñatiko Zehar zentrua bisitatzen

DBH3. mailako ikasleok Zehar elkartea bisitatu dugu. ‘Gaur’ izeneko ikasgaian inmigrazioaren gaia landu ondoren, gure herrian dagoen Zehar elkartearen errealitatea gertutik ezagutzea izan da bisitaren helburua: zer den, zer egiten duen eta zein funtzio betetzen duen.

Bisitan, elkarteko erabiltzaileekin hitz egiteko eta haiei elkarrizketak egiteko aukera izan dugu. Horri esker, Mali, Senegal eta Venezuelatik etorritako pertsonen bizipenak zuzenean ezagutu ahal izan ditugu. Haien testigantzek hunkitu egin gaituzte, eta une batzuetan emozio handiko momentuak ere bizi izan ditugu.

Esperientzia honen bidez, hausnarketarako aukera izan dugu, eta ohartu gara zein pribilegioa den jaio garen lekuan jaio izana. Bisita honek enpatia, errespetua eta elkartasunaren garrantziaz jabetzen lagundu digu.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.