Skip to main content

DBH 3. mailako ikasleek lehen sorospenerako formakuntza jaso dute

Irudia
DBH 3 Lehen sorospenak

DBH 3. mailako ikasleek Lehen Sorospenerako formakuntza berezia jaso dute Osakidetzako erizainen eskutik. Saioan, bizitzan oso erabilgarriak diren hainbat gai landu dituzte, eta ikasleek praktikan jartzeko aukera izan dute. Formakuntzan, besteak beste, honako gaiak jorratu dituzte: erredurak nola zaindu, erreakzio alergikoak identifikatu eta kudeatu eta BBB teknika (Bihotz birika bizkortzea) eta lehen laguntzak oinarrizko moduan aplikatzea.

Parte-hartzaileek adierazi dute ikasitakoa etxean, lagun artean edo inguruan laguntza behar duen norbaitekin erabili ahal izango dutela. Saioak ikasleen artean interesa piztu du eta zientzia, osasun eta komunitatearen ardura uztartzen dituen esperientzia baliotsua izan da. Eskerrik asko Osakidetzako profesionalei!!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.