Skip to main content

LH 5. mailako ikasleak LAB IEM tailerretan buru-belarri!

Irudia
LH 5. mailako ikasleak LAB IEM tailerretan buru-belarri!

LH 5. mailako ikasleek sormenez beteriko lehenengo lauhilekoa osatu dute LAB IEMean. Bost asteko txandatan banatuta, hiru tailer ezberdinetan murgilduta aritu dira buru-belarri: antzerkigintza, txotxongilo mitologikoak eta Kamishibai.

Kamishibai tailerrean hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea oinarri hartuta, ikasleek beraien ipuinak ekoitzi dituzte. Baina lana ez da hor geratu; prozesuari amaiera borobila emateko, Haur Hezkuntzako geletara joan dira sortutako istorioak kontatzera. Oso dinamika polita sortu da txikienen eta nagusien artean, eta ikasleak oso gustura aritu dira egile zein irakurle lanetan.

Txotxongilo mitologikoen tailerrean, Euskal mitologiaren bidez, gure herriko kultura eta tradizioak sakonago ezagutzea izan da helburua. Pertsonaia mitologikoak eta kondairak landu ondoren, ikasleek beraien txotxongiloak sortu dituzte. Lan hori guztia balioan jartzeko, erakusketa berezi bat antolatu dute LHko etapa osoarentzat, egindako sormen-lanak ikusgai jarriz.

Antzerkigintzan ere gogor aritu dira lanean lehenengo hilabete hauetan. Kasu honetan, tailerrak bigarren lauhilekoan izango du jarraipena: beste bost aste izango dituzte proiektua borobiltzeko.

Ziur gaude emaitza harrigarria izango dela!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.