Skip to main content

DBH 3-ko ikasleak Garaia Parke Teknologikoan

Irudia
DBH 3 Otsailak 11

DBH 3. mailako ikasleek bisita berezia egin dute Garaia Parke Teknologikora, Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren harira, eta zientzia eta teknologiaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Goiza emakume zientzialariek osatutako mahai-inguru batekin hasi da. Bertan parte hartu dute lau emakume zientzialarik, eta euren ibilbide pertsonala eta profesionala partekatu dituzte, zerk bultzatu zituen STEM arloa aukeratzera eta zer bide egin duten gaur egungo lanpostuetara iritsi arte azalduz. Mahai-inguruan, emakume izateagatik topatutako oztopo eta zailtasunei ere heldu diete, baina egoera pixkanaka hobetzen ari dela azpimarratu dute. Ikasleei mezu argia helarazi diete: gustuko badute, zientzia eta teknologiaren arloan murgiltzera animatzeko, estereotipoei aurre eginez.

Ondoren, bisita gidatuak egin dituzte Garaia Parke Teknologikoan eta Mondragon Unibertsitateko kanpusean. Ikasleek hiru laborategi eta Mondragon Unibertsitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Bertan garatzen diren proiektu eta ikerketak gertutik ezagututa, zientziaren aplikazio praktikoa ikusi ahal izan dute. Ikasleentzat aukera paregabea izan da beraien etorkizuneko ikasketen aukerei buruz hausnartzen hasteko.

Azken albisteak

LH 5. mailako ikasleok urtarrilaren 30ean bisita oso berezia jaso genuen ikastolan: Sheila, ingeles natiboa, eta Beatriz, ikastolako ingeleseko irakasle ohia. "Herri txiki, altxor handi" proiektuan murgilduta gaudenez,…
LH 5. mailako ikasleok, hurrengo proiektua aitzikitzat hartuta, Natur eskolakoekin egindako irteeraz gozatzeko aukera izan genuen, kontsumo arduratsua lantzeko asmoz.
Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek inauterietako pertsonaia berezi batzuen bisita izan dute: txokolateroa eta borrareroena.
Izenburuko galderari erantzunez DBH 1. mailako ikasleek proiektu bat garatu dute LABeko saioetan. Plastika, musika eta teknologia uztartzen dituen gai honek ikasleen sormena garatzea du oinarri.