Skip to main content

LH 5. mailakoak naturaz gozatzen eta kontsumo arduratsua ikasten

Irudia
LH5 natur eskola

LH 5. mailako ikasleok, hurrengo proiektua aitzikitzat hartuta, Natur eskolakoekin egindako irteeraz gozatzeko aukera izan genuen, kontsumo arduratsua lantzeko asmoz. Oñatiko Murgia eta Asentzio auzoen inguruan egindako ibilaldian, gauza interesgarri pila bat ikusi eta ikasi genituen.

Ibilbidean zehar, ortu desberdinak ezagutu genituen, eta bertan bertako eta sasoiko produktuen garrantziaz aritu ginen. Horrez gain, antzinako errota zaharrak aztertu eta nola funtzionatzen zuten ikusi genituen. Erreken indarra ikusita, uraren indarra erabiliz elektrizitatea nola sortzen den ere ikasi genuen. Naturarekin harreman zuzenean egoteak beti ematen ditu ezustekoak. Ibilaldietako batean, kuriositate gisa, erreka batean basurde bat hilda ikusi genuen; naturak bere alde gordina baduela ohartzeko aukera izan genuen.

Oro har, irteera oso aberasgarria izan zen: ikasteaz gain, naturaz gozatu eta esperientzia desberdinak bizitzeko aukera izan genuen.

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.