Skip to main content

Zer gertatuko litzateke Oñatiko inauteria desagertuz gero?

Irudia
DBH 1 LAB LH 6

Izenburuko galderari erantzunez DBH 1. mailako ikasleek proiektu bat garatu dute LABeko saioetan. Plastika, musika eta teknologia uztartzen dituen gai honek ikasleen sormena garatzea du oinarri. Honela, maketak, rap-ak, mahai jolasak, eskulturak, karetak, liburu-jolasak, dantzak… asmatu eta sortu dituzte hainbat astetan zehar.

Eguenean LHko 1. eta 2. mailako ikasleen aurrean aurkeztu zituzten lan horiek. Oso esperientzia polita izan zen. Aurkezpenen bukaerarako nagusien hasierako urduritasunak eta gaztetxoen lotsak samur gainditu ziren eta oso pozik aritu ziren nagusi zein gaztetxoak. Oñatiko inauteriei buruz asko dakitela erakutsi dute ikasle guztiek.

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.