Skip to main content

Bisita berezia LH 5. mailan: Sheila eta Beatrizekin ingelesez solasean

Irudia
Sheila eta Beatriz

LH 5. mailako ikasleok urtarrilaren 30ean bisita oso berezia jaso genuen ikastolan: Sheila, ingeles natiboa, eta Beatriz, ikastolako ingeleseko irakasle ohia. "Herri txiki, altxor handi" proiektuan murgilduta gaudenez, hizkuntzen mundua hobeto ezagutzeko gonbidatu genituen. Azken asteetan hizkuntza nagusiak eta gutxituak zer diren ikasten aritu gara, eta horregatik galdera asko genituen beraientzat. Aurretik, taldeka jarri eta galdera-sortak prestatu genituen (talde bakoitzak 5-8 galdera inguru!), eta eguna iritsi zenean, denak ingelesez egin genizkien.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen, gauza berri asko ikasteko aukera izateaz gain, ingelesa praktikatzeko ere aprobetxatu genuen! Sheila eta Beatrizen erantzunekin asko disfrutatu genuen eta, egia esan, denok poz-pozik amaitu genuen eguna.  Eskerrik asko etortzeagatik!

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.