Agenda 2030

2005-2006 ikasturtez geroztik Txantxiku Ikastolak Eskola Agenda 21 gisa hasi zen programan parte hartzen du. Ibilbide horretan, Eskola Jasangarria ziurtagiria lortu genuen 2018-2019 ikasturtean.

Gaur egun Eskola Agenda 2030 programak ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea du xede nagusi.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauek dira:

  • Bi eremu lantzen ditu, Ikastola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.

Txantxiku Ikastolan gai ugari landu ditugu ingurumenaren inguruan: hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumo jasangarria, mugikortasuna, uraren erabilera arduratsua, elikadura orekatua eta jasangarria, bioaniztasuna, aniztasun kulturala…

Ikasleekin unitate didaktikoak lantzeaz gain, formazio saioak, ikastaroak, irteerak, tailerrak, ibilbideak, ortu eskola… antolatzen ditugu hezkuntza komunitate osoari zuzenduta; bertan ikasle, guraso eta irakasleei parte hartzeko aukera eskainiz.

2022-2023 IKASTURTEKO GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUA 7.A DA: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ-KUTSATZAILEA. Informazio gehiago HEMEN.

2021-2022 ikasturtean, aldiz, 15. GIHa landu genuen: Lehorreko bizitza.


BIRZIKLAKETAREN INGURUAN, TXANTXIKU IKASTOLAN EGITEN DUGU...

  1. Paperaren erabilera: % 100 birziklatutako paperaren erabilera nagusi da ikastolan. Gainera, alde bakarretik erabilitako paperaren berrerabilpena bultzatzen da (zirriborroetarako, ohar ez formaletarako…). LH 2. mailakoek urtero parte hartzen dute papera birziklatzen tailerrean Natur Eskolan.
  2. INIKA komunikazioa: Ikastolak Inika plataforma bidezko komunikazioa bultzatzen du bere bezeroen artean. Dagoeneko ia ez dago paper euskarrian informazioa jasotzen duten familiarik. Gainera fakturak ere plataforma honen bidez bidaltzen dira. Bestalde, langileek nominak posta elektronikoz jasotzen dituzte.

  3. Edontzi berrerabilgarriak: Ikasle nahiz langileen artean mota honetako ontzien erabilera bultzatzen da. Makinako kafea, esaterako, merkeago da norberak jarritako edalontzia erabiliz gero. Bestalde, ikastolak edalontzi sorta dauka jai berezietan (ikastolaren eguneko ikasleen bazkarian eta luntxean…) erabil daitezen.

  4. Material didaktikoa maileguan: Berrerabilgarriak diren material eta liburuak maileguan eskaintzen ditu Ikastolak. Liburuak berrerabilgarriak izan daitezen, bertan ez idazten saiatzen gara.

  5. Hondakinen kudeaketa: Gela guztietan hondakinak gaika sailkatzeko ontziak ditugu. Ikasleak arduratzen dira ontzi hauek handiagoetan husteaz. Ondoren, ikasle arduradunek Mankomunitateak zehaztutako egunetan ateratzen dituzte hondakinak batuak izan daitezen.

  6. Inprimaketak eta tonerra: 2012-2013 ikasturtetik geletako inprimagailuak kendu eta inprimagailu zentrala jarri zen papera eta tonerraren kontsumoa gutxitzeko asmoz. Oraingo  inprimagailuen tonerrak espezializatutako enpresa batek biltzen ditu era egokian tratatuak izan daitezen.

  7. Jangelako tresneria: jantokian bazkaltzen dutenek oihalezko zapiak erabiltzen dituzte. Bestalde, jaietarako edontzi berrerabilgarriak erabiltzen dira.
  8. Inprimaketak eta tonerra: 2012-2013 ikasturtetik geletako inprimagailuak kendu eta inprimagailu zentrala jarri zen papera eta tonerraren kontsumoa gutxitzeko asmoz. Geratzen diren inprimagailuen tonerrak hauetan espezializatutako enpresa batek biltzen ditu era egokian tratatuak izan daitezen.

  9. Bilgarri berrerabilgarriak: ikasleen artean era honetako bilgarrien erabilera bultzatzen da. Merienda ikastolan egiten duten umeei oihalezko poltsa ekartzea eskatzen zaie.

  10. Ortu eskola: Ikastolak ortua du eta LH4.mailako ikasleek bertan egiten dute Ortu Eskola proiektua.

  11. Elkartasun ekintzak: Gizarte jasangarriago baten alde Ikastolak Gobernuz Kanpoko erakundeekin elkarlanean aritzen da: Hermansoloña, Hotz Oñati, Pake Leku, Aita Menni…