HIZPRO-Euskaraz Bizi
EUSKARAZ BIZI
Euskal Herrian normalizazio bidean aurreratzeko, eguneroko bizitzan, eskola eremuan eta norbanakoen harremanetan GURE IKASLEEK EUSKARA HAUTUA EGIN DEZATEN hainbat estrategia eta baliabide eskaintzen dituen proiektua da:
- Euskararen aldeko etengabeko kinadak eginez.
- Euskararen aldeko jarrerak sistematikoki landuz.
- Norbanakoen subjektibitatean era gozoan eta sistematikoki eraginez.
- Euskaraz hitz egiteko ohiturak sendotuz.
- Ikasleen komunikazio beharrak betetzeko erabilera esparruak zabalduz.
HIZPRO
Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.
ERAGIN EREMUAK
- Instituzionalak.
- Pedagogikoa: gela barrukoa.
- Pedagogikoa: gelaz kanpokoa (jolasaldia, kirol ekintzak, jantokia, garraioa, irteerak eta abar).