Eleanitz proiektua
Zertarako ikasi hizkuntza bat (aditzak, ortografia, gramatika…) komunikatzeko gai ez bagara?
“Las lenguas no se aprenden primero y se utilizan después; las lenguas se adquieren cuando se usan”. (J.M. Artigal)
Ikasle konpetenteak hezi behar ditugu eta horretarako ikastolen Euskal Curriculumak bost ardatz nagusi identifikatzen ditu (norbera izaten ikasi, pentsatzen eta ikasten ikasi, egiten eta ekiten ikasi, komunikatzen ikasi eta elkarrekin bizitzen ikasi). Eta Eleanitz proiektua diseinatzen hasi zirenak, komunikazioan zegoen hutsuneaz jabetu ziren. Gauzak horrela, Ikastolen Elkarteak Josep Mª Artigal eta beste hainbat erakunderekin elkarlanean, komunikazioan oinarritutako proiektu sendo bat sortu zuen.
Eleanitz proiektuaren logotipoa aztertuko dugu: zuhaitz bat irudikatu nahi du. Euskara zuhaitzaren enborra da, gure egunerokotasunean pisu gehien duen hizkuntza delako. Eta zuhaitzaren adarretan Gaztelania, Ingelesa eta Frantsesa kokatu ditugu.
Ikastolan aitzindari gara eleaniztasun goiztiarraren praktikan eta gaur egun erreferente. Txantxiku Ikastolan ere hizkuntzen curriculum bateratua eta marko orokorra garatu dugu: alde batetik metodologia bera erabiltzen dugu hizkuntza guztien irakaskuntzan, eta bestetik, hizkuntza batean ikasitakoa beste batera transferitzeko gaitasuna lantzen dugu.
ELEANITZ ENGLISH
- Metodo guztien arteko kohesioa eta sekuenzializazioa:
- Metodologia, unitate didaktikoak… sorkuntzan nazioarteko elkarlana: EHU, Romako Sapienza, Granadako eta Birminghameko unibertsitateak, Cervantes eta Amsterdameko institutuak eta abar.
- Kanpo ebaluazioetan emaitza bikainak:
- Selektibitateko emaitzak (EHU).
- Trinity college (EHI).
- Ebaluazio diagnostikoa (EJ).
- Europako hainbat sari jasotakoa.
- Arrakastatsua: proiektuaren inplementazio berriak Euskal Herriko eskola publiko batzuetan, Katalunia, Valentzia eta Andaluziako hainbat ikastetxetan…
- Proiektu osagarriak:
- FIE (fortnight immersion to explorers).
- Enjoy English.
- English summer camps.
- Atzerriko egonaldiak.
- Elkartrukeak: Gymnazium SV Tomasa Akvinskeho (Košice –Slovakia)
ELEANITZ FRANÇAIS
Zergatik aukeratu Frantsesa? Eleaniztasuna indartzeko, Frantzia ondoan dugulako, mugaren beste aldeko euskaldunekin komunikatzeko, Frantziako kultura eta gizartea ezagutzeko, bidaiatzeko…
Dagoeneko Txantxiku Ikastolan hamabost urte dihardugu DBH osoan hizkuntza hori eskaintzen. Azpimarratu nahi dugu, hala ere, aurtengoa izango dela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoan Eleanitz Français proiektua eskainiko dena. Batxilergoko 1. mailan ere frantsesa ikasten jarraitzeko aukera ematen zaie.
Proiektuetan oinarritutako unitate didaktikoak osatzen dute metodologia eta, Eleanitz proiektuaren oinarriak dioen bezala, komunikatzen ikastea da helburua.
Ikasgai hori jasotzen dutenek Bretainiako Lycée Diwan eskolako ikasleekin elkartrukea egiteko aukera dute. Jarduera horrekin ikasleek elkarrekin gaztelania eta frantsesa lantzeaz gain, Bretainia eta Euskal Herriko historia, kultura, geografia eta beste hainbat arlo jorratzeko parada izaten dute.