EKI
EKI proiektua ikastola guztion artean diseinatutako proiektua da. Euskal Curriculuma Konpetentzietan oinarrituta Integrazioaren pedagogiaz.
EZAUGARRIAK
- 2013/2014 ikasturtetik aurrera indarrean dagoen proiektu berria da.
- Gaztea bere osotasunean hartzen duen proiektua da.
- Konpetente izateko ikasitako edukiak antzeko ezaugarriak dituzten beste egoera batzuetara transferitzen ditu beharrezkoak diren arloetako ezagutzak aplikatuz.
- Konpetentzia digitala lantzeko arreta berezia eskatzen du.
- EKIGUNEA. EKI proiektuaren webgunea, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, jarduera osagarriak, konpetentzia digitala lantzeko fitxak eta informazio-testuak.