IXUTU - Konfiantzaren Pedagogia
2016/2017 ikasturtean Txantxiku Ikastolako Haur Hezkuntzako etapa, proiektu berritzaile baten murgildu da. Pedagogia honen ildo nagusiak hauek dira:
-
Haurra norbanako bezala garatzea. Umea bere osotasunean garatzea. Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta gaitasun honetan konfiantza izatea da pedagogia honen ardatz nagusia. Beste gako bat, umearen erritmo biologikoekiko, kognitiboekiko eta emozionalekiko errespetua da.
-
Adin ezberdinetako haurrak harremanetan jartzea, elkarrekiko interakzioan batzuk besteengandik ikas dezaten. Haurrek duten berezko gaitasun hori garatzeko, behar beharrezkoa da umeak elkar harremanetan jartzea. Elkar lagunduz eta imitatuz ikasten baitute.
-
Espazioaren antolaketak umearen garapen integralean duen garrantziaz jabetzea. Orain arteko gelak egokitu egin behar dira espazio zabal eta interesgarriak sortzeko. Hau da, proiektu pedagogikoak eta proiektu arkitektonikoak bat egin behar dute.
-
Ikastolan familiaren presentzia areagotzea, elkar harremanak indartzea.
Umeari familiako kideekin duen atxikimenduak ziurtasuna ematen dio eta lotura hori ikastolako irakaslearekiko garatzea oso garrantzitsua da umearen ikasketa prozesua ahalik eta egokien bideratzeko.
Dagoeneko, Euskal Herriko zenbait ikastolatan proiektu berritzaile hau martxan dago. Ondorengo loturetan bertako esperientziak guraso eta hezitzaileen ahotan ezagutzeko aukera duzue: