Skip to main content

EKAINAK 23, SAN JUAN SUA OLAITTURRIN

Irudia
San Juan sua

Gaur gauean, San Juan bezpera honetan, 22:30ean, Udako solstizioaren jaia ospatuko da Olaitturrin. Oñatiko Udalak jai hau antolatzeko laguntza eskatu zuen, eta Txantxiku ikastolako guraso taldeak, gure ikastolaren 55. urteurrenaren testuinguruan eta euskal kultur ondarearen ezinbesteko jaia dela kontuan izanda, ekitaldiari eutsi beharra zegoela garbi ikusi zuen. Horiek horrela, udaleko ordezkariei laguntza emateko gure prestutasuna erakutsi genien, eta, ondorioz, jaia antolatu da.

Oñatiko udaleko brigadakoek txondorra prestatu dute dagoeneko, eta, gaur gauean Oñatz dantza taldeko dantzariek, Aita Madina txistulari taldeko kideen laguntzarekin, hainbat dantza eskainiko dituzte. Bertaratuko garenok egun honetarako egokitutako kopla batzuk abesteko aukera ere izango dugu. Gogoratu, sinbolikoki, suak baduela “arazte/garbitze” betekizun bat ere hari begira gaudenongan. Beraz, animatu zaitezte eta zatozte gurekin jaiaz gozatzera!

 

 

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.