Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.
Arratsaldean zehar, hasteko, ibai-ekosistemak landu, eta ibaiak garbi mantentzearen garrantziaz jabetu ginen, gogoratuz, kostaldean bizi ez arren, itsasoa gure herritik hasten dela.
Behin ingurua garbituta, errekara sartu eta ur barruko zaborra garbitzeko aukera izan genuen. Era ezberdinetako zaborra aurkitu genuen: plastikoak, autoko irrati bat, haurren jostailuak, pilak…
Ingurumenaren zaintza eta errespetuaren garrantzia lantzen ditu amaitu berri dugun PROIak, eta esperientzia honi esker, lehen eskutik ikusi dugu gure ekintzek nola lagun dezaketen natura eta uretako bizitza babesten.