Skip to main content

Txantxikuak 2zirik: txikitatik bizitzak salbatzen ikasten!

Irudia
LH Txantxikuak 2zirik

Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko. Saioan zehar, larrialdi baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak ikasi genituen.

Ondoren, talde txikitan banatuta eta ikastolako panpinak erabiliz, ikasleek bihotz-biriketako suspertzea (BBS) bertatik bertara praktikatzeko aukera izan zuten. 

Gainera, beraien kezkak argitzeko eta bizipenak kontatzeko tartea ere hartu zuten, saioari giro ezin hobea emanez. Benetan esperientzia aberasgarria eta beharrezkoa izan da guztiontzat.

Horrelako ekimenei esker, ezusteko egoeren aurrean lasaitasunez eta segurtasunez erantzuteko tresna baliotsuak geureganatu ditugu.

Mila esker bihotzez, Txantxikuak 2zirik taldeko kideoi, zuen denbora, gertutasuna eta ezagutza gurekin partekatzeagatik. Aurten ere plazer handia izan da zuekin ikastea. Aupa zuek!!

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.
Lehen Hezkuntzako 3. mailako irakasleen bidez ezusteko erronka bat jaso zuten LH 6koek: beraien ikasleei eskulan saio bat gidatzea!