Irudia
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario lanetan.
Azken urte hauetan urtero-urtero parte hartu izan dugu ekintza honetan eta aurtengoan ere ezin genion ezetz esan.
Oso esperientzia aberasgarria izan da gure ikasleentzat. Animatu zuek ere Janari Bilketa Handian zuen aletxoa jartzera!