Skip to main content

Haur danborrada Txantxiku Ikastolan

Irudia
Haur danborrada

Oñatiko jaiak direla eta, datorren asteko zapatuan, irailaren 23an, Haurren Danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Urteroko ohiturari jarraituz, bezperan, irailaren 22an, egubakoitza, Danborrada antolatu dugu goizeko 11:00ak aldera Txantxiku ikastolan. Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak San Juan kaletik behera plazaraino joango dira. Ikasle bakoitzak desfilerako danborra etxetik ekarri beharko du. Gorroak edo txanoak berriz, gelan prestatuko ditugu.

Lerro hauen bitartez komunitate osoa gonbidatu nahi zaituztegu, hala nahi izanez gero, ikusle gisa ekintza honetan parte hartzera. Eguraldi txarra egingo balu, ez da desfilerik izango eta ikastolan bertan ospatuko dugu ekitaldia.

 

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.