Skip to main content

Txantxikuaren jaitsiera!

Irudia
txantxikuaren jaitsiera

Oñatiko jaiak datozela eta, guk ere Txantxikuaren jaitsiera ospatu dugu ikastolako patioan. Eguaztenean, itxafleroa bota eta Txantxikua jaitsi ostean, ikasleek Txantxikuaren mezua irakurri zuten. Eta ekitaldia dantzatuz jai giroan ospatu genuen.

OSO ONDO PASA JAIAK!

 

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.