Skip to main content

Ortua eskola: udako uzta jaso ostean, udazkenera prestatzenko…

Irudia
Ortua eskola

LH 4. mailako ikasleok jorratzen ari garen Ortua Eskolako proiektuaren barruan, udako uzta jaso eta udazkenerako lurra prestatzen aritu gara. Udan barrena makina bat tomate, piper edota alberjinia jaso ostean, aste honetan kuia edo kalabazak (‘Cabello de Angel’ eta ‘Potimarroiak’), kuiatxoak (‘Luffa’) eta artaburuak batzeko garaia iritsi zaigu.

Argazkietan ikusi dezakezuenez, kuien uzta oparoa izan da. Kuiak batzeko goiztxo bazen ere, udazkenerako lurra prestatu eta dagozkion landaketak egiteko eremuak garbitu beharra genuenez, uzta jasotzea erabaki dugu. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok etxera kuia bana eramateko aukera izan dugu, eta, horrez gain, ikastolako jantokian ere baliatuko ditugu gure ortuko produktu eder hauek. Zer nolako ilusioa 4. mailako ikasleok gure ikastolako proiektu honi segida emateko. Datozen hilabeteotan Ortua Eskolako berri gehiago ere jasoko dituzue.

 

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.