Skip to main content

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Irudia
Emakumeen aurkako indarkeria

Bihar, azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta Txantxiku ikastolan, egun horren garrantziaz jabeturik, gaur hainbat ekintza burutu ditugu. Batetik, gaiari buruz hausnartu dugu, hau bistaratu eta gaitzesteko. Modu horretan, gure aletxoa jarri dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoan.

Gaiaren gaineko hausnarketaz gain, ipuin irakurketak, abestiak, dokumentalak, bideoak eskulanak eta abar egin edota ikusi ditugu. Adibidez, Bigarren Hezkuntzako ikasleek azken urteetan indarkeria matxistak gurean erahildako emakumeak gogoratu dituzte, euren izenak ahoz gora irakurriz eta gradetan, modu sinbolikoan, zapata hutsak jarrita. Bestetik, Txantxiku ikastolako komunitatea osatzen duten kideek ere izan dute aukera euren ekarpena egiteko, izan ere, Santa Ana eraikineko patioan lazo moreetan mezuak eta irudiak itsatsi dituzte. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Azkenik, Txantxiku ikastolatik, puntu morea erabiltzera animatzen zaituztegu sare sozialetan, etxeetan eta bururatzen zaizkizuen leku guztietan!

 

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.