Skip to main content

Herri kirolak plazan

Irudia
Herri kirolak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan.

Lehendabizi lasterketa mistoa egin genuen. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran eta zaku saltoan ibili ginen. Ikastolako bi taldeek genuen guztia eman genuen, baina lortutako emaitza ez zen oso ona izan.

Hala ere, gero sokatiraren txanda heldu zen, eta hor bai erakutsi genuela zein indartsuak garen. Lehenengo eta bigarren postuak lortu genituen proba horretan.

Bi probetako puntuak batuta, parte hartu genuen lau taldeek puntu berdinak genituela ohartu ginen. Berdinketa laukoitza izan genuen! Hori bai ez genuela espero!!

Azken albisteak

Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.