Irudia
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta. Bertan Oñatin energia elektrikoa ekoizteko ditugun azpiegiturak ezagutu ahal izan genituen: Jaturabe eta Saratxo urtegiak, Aitzgaineko ur-biltegia eta horietatik hasi eta Olaterainoko ubide eta hodiak.
Gainera, Aitzulo ere bisitatzeko aukera izan genuen. Aitzulotik behera, erdiko kanala hartu eta Urrexolako parrokiara iritsi ginen. Bertan bazkaltzeko tarte bat hartu genuen eta ondoren Olateko indarretxean azkenengo azalpenak entzun genituen.
Orain badakigu Olatera iristen diren lau hodietatik zeinek ahalbidetzen duen energia elektriko gehien produzitzea. Zuek ba al dakizue?
Ederra izan zen irteera, eskerrik asko Natur eskolako lagunei!