Skip to main content

Olentzero eta Mari Domingi ikastolan izan dira

Irudia
Olentzero eta Mari Doming

Goizeko lehenengo orduetan Olentzero eta Mari Domingik Haur Hezkuntzako guneak bisitatu dituzte eta ilusio izugarria egin digu! Ikasleen eskutitzak, marrazkiak… jaso dituzte eta opariak ekarri dizkigute. Lehen Hezkuntzako ikasleok, berriz, kalejira egin dugu Olentzero eta Mari Domingirekin eta guztiok batera gabon kantak abestu ditugu. Ikastolako patioan, ikasturtean zehar oso baliagarriak izango zaizkigun opariak jaso ditugu eta oso pozik geratu gara. Etorri datorren urtean ere Olentzero eta Mari Domingi, zuen zain egongo gara eta!

DBH 2. mailako ikasleek prestatu duten azoka ikusgarriaz ere gozatu dugu. Etxetik ekarri dituzten jaki goxo-goxoak erosteko aukera izan dugu bertan, baita txistorra eta patata tortila jatekoa ere. Jai giro ezin hobea izan dugu! Milesker Olentzero eta Maridomingi!

Gogoratu, halaber, etzi, abenduak 24, 11:30ean ikastolako patiotik abiatuta, kalez kale gabon kantak abestuko ditugula. Familia guztiak animatu nahi ditugu ekintza honetan parte hartzera. Etorri zaitezte!

 

Azken albisteak

Martxoaren 8a igandea denez, gaur ospatu dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna Txantxiku Ikastolan: Feminismoaren garrantzia azpimarratu dugu eta ikasleen hausnarketa sustatu.
Joan den egubakoitzean, otsailaren 27an, Batxilergoko lehenengo mailako eta Haur Hezkuntzako ikasleek irteera egin zuten batera.
Pasa den astean, LH 4. mailako ikasleek bisita berezi bat jaso zuten: Bizipoza eskolako eragilea den GALUHA elkarteko kideak gure ikastolan izan ziren, Mendebaldeko Sahararen errealitatea gertutik ezagutarazteko.
Pasa den egubakoitzean, DBH 2. mailakook Hemen-eko ‘Gernikaren bilobak’ unitatean ikasitakoak bertatik bertara ikusteko asmoz, Gernikara txangoa burutu genuen.  Han Bakearen Museoa eta Batzar Etxea bisitatu genituen.