Skip to main content

DBH 2. mailakoak eskiatzen izan dira

Irudia
Eskiatzera

Pasa den astean DBH 2. mailako ikasleok eski-bidaia izan genuen. Martitzenean ordu txikietan abiatu eta egubakoitz gauean itzuli ginen Oñatira. Abenturaz eta esperientzia ahaztezinez betetako lau egun izan dira. Jakan egiten genuen lo, baina eskiatzera Astuneko eski-estaziora igotzen ginen. Elurrari dagokionez ez ginen oparotasunean ibili, baina behintzat eskiatu ahal izan genuen. Dena den, ikasleok argi utzi dugu ez dugula eski beharrik ondo pasatzeko eta ipurdi gainean elurretan behera ere, trineoan gindoazela sinistuta, dibertitu ginen.

Arratsaldetan Jaka herriko kaleetan barrena ibili ginen, eta familiakoekin Jakan izanda zirenek bertako berezitasunak erakutsi zizkiguten: zitadela eta bertako oreinak, edota horren famatua den “Rodolfito” pintxoa, adibidez. Afal ostean aterpetxeko korridorean edota gure geletan elkartzen ginen eta elkarri txutxumutxuak kontatzeko ordua izaten zen hori. Gure arteko erlazioak sendotzeko unea zen hori. Hamaika sekretu jakinda itzuli gara!

Ederra izan da bidaia! Joan gaitezke hurrengo urtean berriz?

 

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.