Skip to main content

Amerika lantzen LH-ko 3. eta 4. mailetan

Azken asteetan, LH 3. eta 4. mailako ikasleak buru-belarri aritu dira Amerikako gaia aztertzen. Proiektuaren bidez, kontinente honetako tribu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, hala nola aztekak, inkak, maiak, inuitak eta basamortuko biztanleak. Haien bizimodua, ohiturak eta bizi ziren lekuak sakon aztertu dituzte. Gainera, Amerikako geografiari buruz ere ikasi dute: mendilerro nagusiak eta ibaiak ezagutuz.

Proiektuari amaiera emateko, LHko 1. eta 2. mailako ikasleei aurkezpen berezi bat egin diete. Adin txikiagoko ikasleek aukera izan dute Amerikako tribuei buruz gehiago ikasteko. Esperientzia aberasgarria eta dibertigarria izan da!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.