Skip to main content

DBH 4. mailako ikasleak ‘Zuk zeuk’ lehiaketako irabazle!

DBH 4. mailako ikasleak ‘Zuk Zeuk’ lehiaketako irabazleak izan dira eta 3.000 euro inguru lortu dituzte ikasbidairako!

Azken hilabeteetan ‘Zuk Zeuk’ lehiaketan parte hartu dute, hiru geletako ikasleak bost taldetan banatuta. Lehiaketa horretan astero gai bat landu dute: giza baloreak, energia berriztagarriak, mugikortasun iraunkorra eta lehen sektorearen garrantzia. Gai horien inguruan tipologia ezberdineko ariketak egin behar izan dituzte. Batzuk talde txikitan lanketa eginez, bideoren bat ikusi edo testuren bat irakurri ondoren galdera batzuk erantzunez, adibidez, edota TikTokak sortzen. Beste jarduera batzuk etxekoen konpainian egitekoak izan dira, hala nola, errezetaren bat prestatu.

Gainera, ikastola edo herri mailan dibulgazio alorrean ere baziren bestelako egitekoak. Azkenik, arratsaldeko 18:00etan ikastolara etorri dira eta beste eskola batzuetako ikasleekin eta adituren batekin eratutako taldean parte hartu dute, bideo-dei bidez debateak eginez, esaterako.

Ikasleen jarduna erabat autonomoa izan da eta orokorrean esan behar da, arduradunen koordinazio lana medio, egin beharrekoak ederto bete dituztela. Horri esker lehenengo postuan amaitu ahal izan dute.

Tutoreon partetik zorionak neska-mutikoei! Orain saria banatu eta disfrutatu dezagun jasotako uzta!

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.