Skip to main content

Euskararen egoera ulertzeko gakoak hamaika bideo laburretan

Irudia
Hamaika Telebista eta UEMA

Iñaki Iurrebasoren tesian bildutako euskararen egoera ulertzeko gakoak modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta aurkeztu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak.

UEMAko ikerlariak egindako tesiak euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu. UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu.

Aste honetatik aurrera, asteab bi pilula ikusteko aukera izango da, asteazken eta larunbatetan hamaika.eus eta uema.eus webguneetan. Egin klik lehenengo eta bigarren bideoak ikusi nahi badituzu!

Diagnostiko-berrirako-datuak-8-9.pdf

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.