Skip to main content

DBH 1eko ikasleen komikiak LH 4. mailakoei erakusten

Irudia
DBH 1ekoak LH 4. mailakoeki komikiak erakusten

‘Hala bazan… eta ez bazan?' PROIa amaitu berri dugu, eta PROI honetan zehar historiako aro ezberdinen inguruko lanketa egin dugu. Hori egin ondoren, talde bakoitzak historiako aro konkretu bat aztertu eta azaldu du, eta honen errealitate hipotetiko bat kontatu du liburuxka baten bitartez; hitzaurre bat idatziz eta komiki eder askoak marraztuz.

Gainera, DBH 1. mailako ikasleek amaierako produktu bezala sortutako komikiekin mailegu sistema bat ere martxan jarri dugu euren guraso eta familien artean, etxeetan ere ikasleek egindako lan onak ikus ditzaten.

Horretaz gain, gure LH 4. mailako ikasleek ere izan dute aukera PROI honetan sortutako komikiak entzun eta ikusteko, eta seguru gauza berriak ikasteko aukera polita izan dela. Mila esker gure LH-ko lagunei!

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.