Skip to main content

Osasuna modu integralean lantzeko jardunaldiak antolatu dituzte JAOko ikasleek

Irudia
Ikasleak yogaz mendian gozatzen

Txantxiku Ikastolako Batxilergoko 2. mailako Jarduera Fisikoa, Osasuna eta Aisia irakasgaiko ikasleok osasunari buruzko jardunaldi bereziak antolatu ditugu, guztion ongizatea eta harreman sozialak sustatzeko. Osasuna ikuspegi integral batetik landuko dugu, aste osoan zehar ekintza ugari eskainiz. Jarduera batzuk adin desberdinetako ikasleen arteko elkarrekintzan oinarrituko dira, eta beste batzuk talde bakoitzaren beharrak sakonago aztertzeko balioko dute.

Ekintza bakoitzaren helburua argia da: gorputza eta burua zaintzea, jarduera fisikoaren eta osasun mentalaren garrantzia ulertzea eta harreman sozialen inguruko hausnarketa sustatzea. Hauxe da proposatzen dizuegun egitaraua:

🟢 Bizi Hadi taldearekin tailerra

Osasun Astea hasteko, Bizi Hadi taldearekin tailer bat egingo dugu. Bertan, hasieran hitzaldi bat eta ondoren joko dinamikoak egingo ditugu bertako talde inklusiboekin. Osasun mentala zaintzeko gomendioak emango dizkigute.

👵 Zaharren egoitzara bisita (Batxi 2ko JAOKO ikasleak) – Apirilak 7

JAOko ikasleek San Martineko zaharren egoitza bisitatuko dute, adineko pertsonekin denbora partekatu dute, elkarrizketak izan eta jolas dinamikoak egingo dituzte beraiekin. Helburua adinekoen ongizatea sustatzea eta belaunaldien arteko loturak sendotzea da.

💪 Indar saioa (DBH4) – Apirilak 9

DBH 4ko ikasleentzat indarra lantzeko saio berezi bat antolatu dugu. Bertan, giharrak indartzeko ariketak, teknika egokiaren garrantzia eta lesioen prebentzioa bezalako gaiak jorratuko ditugu. Jarduera guztiz praktikoa izango da, eta batez ere gimnasioan hasteko asmoa duten pertsonek teknika egokia ikasi eta entrenamendu eraginkorrak egiteko baliabideak eskuratu ahal izango dituzte.

🧠 Osasun mentalaren hitzaldia (DBH4, BATXI 1-2) – Apirilak 10

Gure taldekide Oierrek eta Marenek osasun mentalari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute, bereziki ikasketa arloan zentratuta. Bertan, osasun mentalaren garrantziaz hitz egingo digute, ikasleen ongizatea eta errendimendua hobetzeko estrategiak azpimarratuz.

Hitzaldian, hainbat gonbidatu berezi izango ditugu, eta haiek gaiaren inguruko ezagutza sakonak partekatuko dituzte ikasleekin. DBH4, Batxilergo 1 eta Batxilergo 2ko ikasleei zuzendutako saioa izango da.

🏔️ Mendi irteera (DBH1 - BATXI 2) – Apirilak 16

Apirilaren 6an, ikasle guztiok mendi-irteera bat egingo dugu. Maila guztietako ikasleek parte hartuko dute, eta helburua kirola egitea, naturaz gozatzea eta elkarlana sustatzea izango da. Ibilaldiaren ostean, barrita energetikoak emango dizkiegu ikasleei, elikadura osasungarriaren garrantzia azpimarratuz.

Osasun Jardunaldia guztiontzat antolatu dugu, eta ekintza hauek aukera paregabea dira osasunaren ikuspegi integrala lantzeko, gorputza, burua eta emozioak zaintzeko. Osasuna ez da soilik kirola egitea eta elikadura osasungarria izatea; harreman sozialak, ongizatea, eta emozioen kudeaketa ere garrantzitsuak dira bizitza osasuntsu bat izateko. Txantxiku Ikastolako Osasun Jardunaldia elkarrekin ikasteko eta bizitza osasuntsuagoa eta orekatuagoa egiteko aukera paregabea da.

Azken albisteak

Datorren ekainaren 13an izango da, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ lelopean.
Goizean goiz hurbildu dira etapa guztietako ikasleon aurrean Oñatiko tradizioan pisu handia duten dantzak erakustera.
Udaleku hauek ekainaren 1etik ekainaren 19ra bitartean izaten ari dira gurean.
Lehenengo frontoi inguruan hamarretakoa jan genuen eta gero Arantzazun bertan bueltatxo bat eman genuen.