Skip to main content

Aniztasun funtzionala eta kirola

Irudia
Bizi Hadiko lagunak DBH 2. mailakoekin

Batxilergoko 2. mailako Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna ikasgaiko ikasleek antolatutako osasun jardunaldien baitan, DBH 2. mailakoongana Bizi Hadiko lagunak etorri ziren, beraien bizipen eta esperientziak partekatzera.

Bizi Hadi Oñatiko kirol talde inklusiboa da. Ikasle hauek aurrez landutako “El bar ‘Itu’” PROIaren baitan aniztasun funtzionala landu zuten eta Oñatiko kaleetan barrena aniztasun desberdinak dituzten pertsonek izan ditzaketen oztopoak identifikatzen eta Udalera hobekuntza proposamenak egiten ibili ziren. Gainera, kirol egokitua ere probatu zuten heziketa motorreko saioetan.

Honen harira, Bizi Hadikoak, batez ere, kirol jardunaz mintzatu ziren eta korrikan edota bizikletan ibiltzeko erabiltzen dituzten txirrinduak nolakoak diren erakutsi ziguten. Ba al zenekin paraplegia edota tetraplegia izanez gero, ezin dituzula txirrindu berdinak erabili? Esperientzia kontakizunei amaiera emateko, plazako frontoian zirkuito txiki bat eraiki genuen eta ikasleek hainbat txirrindu mota probatzeko aukera izan zuten.

Eskerrik asko Bizi Hadiko lagunei gurera etortzeagatik!

IRAKURRI JAO-KO IKASLEEK IDATZITAKO GOGOETA

KONTZIENTZIARAKO DEIA.pdf

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.