Skip to main content

‘Aukera berriak’ PROI-aren amaiera berezia

Irudia
Aukeragune ferian gurasoak ikasleen azalpenak entzuten

DBH 3-ko ikasleok azken asteotan aukera izan dugu etorkizunera begira galdera garrantzitsu bati heltzeko: “Nola ikusarazi gure ingurukoei etorkizuna gaurtik eraikitzen dela?” Galdera horren bueltan, ‘Aukera Berriak’ PROIa garatu dugu, eta bidean hainbat gai landu ditugu: arrakasta eta porrota, autoirudia, norbere ezagutza, eta abar.

Hausnarketa sakon horiek borobiltzeko, proiektuari amaiera berezia eman diogu bi ekintza nagusirekin. Azoka txiki bat antolatu dugu ikasgelan, non ikasleek sortutako lanak eta ideiak gelako gurasoei aurkeztu dizkiegun. Benetan aberasgarria izan da gure sormena eta gogoetak guztiak gure gurasoekin partekatzea. Gainera, Amaia Samaniego gurasoaren bisita jaso dugu. Bere ibilbide profesionala eta bizitzako esperientziak oinarri hartuta, gazteei etorkizunari buruzko ikuspegia eskaini die.

Mila esker, Amaia, zure prestutasun eta gertutasunagatik! Eskerrik asko guraso guztioi, zuen seme-alabekin batera etorkizuna eraikitzen laguntzeagatik. Segi dezagun bidea elkarrekin egiten!

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.