Skip to main content

4 urteko ikasleak Basondon

Irudia
4 urteko ikasleak Basondon

4 urteko ikasleok ikasturte bukaerako txangoa egin genuen joan den astelehenean Kortezubin dagoen Basondo parkera. Bertan, etxabere eta basabereak zaintzen dituzte eta horiek behatzeko aukera paregabea izan genuen: katamotza, otsoak, antzarrak, basurdeak, orkatzak, azeriak, untxiak, saiak…sugeak ere bai eta bat ukitzeko aukera izan genuen!

Parketik irten ondoren, Gernikara joan ginen eta arratsaldea jolasten pasatu genuen. Bikain ibili ginen!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.